Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

JOSE RAMON LEIZA RECONDO

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Kimika Aplikatua
Ikastegia
Kimika Fakultatea
Posta elektronikoa
joseramon.leiza@ehu.eus

Kimikan lizentziaduna (1987) eta doktorea (1991) UPV/EHUn. Unibertsitate horretako irakaslea 1992tik eta irakasle katedraduna 2010tik. Kimika Fakultateko idazkaria (1998-2004) eta Kimika fakultateko kanpo praktiken arduraduna epe berean. POLYMAT institutuko kidea bere sorreratik (1999) eta POLYMATeko zuzendaria 2011tik 2020ra. Irakasle bisitaria izan da bi unibertsitatetan: Lehigh University, EEBB eta Queen’s Unversity, Kanada. Teknologia garbien Rhone-Poulenc saria (Asociación de Ingenieros de Madrid) jaso zuen 1993an.



Polimerizazio Prozesuen taldearen kide da. A talde gisa aitortua Unibertsitate sisteman. 25 doktorego tesiren zuzendarikide izan da. 14 nazioarteko aipamen, 6 europar aipamen eta 3 doktoregoko sari berezi. 190 artikulu, 19 liburu kapitulu, 30 hitzaldi gonbidatu eta 180 parte hartze nazioarteko bilera eta konferentzietan. 9 patenteren asmatzaile kidea da. 73 ikerketa proiekturen parte hartzaile eta zuzendaria izan da. Macromolecular Reaction Engineering eta International Journal of Polymer Scienceko aldizkarien batzorde editorialeko kidea. Bi kongresuren zuzendaria: International Polymer Colloids Group conference in 2017 (IPCG2017) eta Polymer Reaction Engineering conference 2018 (PRE10).



Ikerkuntza industriarako esanguratsuak diren polimerizazio prozesuen analisian egiten du. Zehatzago, fase dispertsoan egiten diren polimerizazio erreakzioen ingeniaritzan jarri du arreta.