Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

ALEJANDRO JESÚS MÜLLER SANCHEZ

Ezagutza arloa
Kimika Fisikoa
Saila
Polimero eta Material Aurreratuak: Fisika, Kimika eta Teknologia
Ikastegia
Kimika Fakultatea
Posta elektronikoa
alejandrojesus.muller@ehu.eus

A.J. Müller irakaslea Materialetan ingeniaria da (Simón Bolívar Unibertsitatea), Kimikan master bat dauka (IVIC, Venezuela) eta Fisikan doktorea da (Bristol University, Erresuma Batua). Irakasle titularra izan zen Materialen Zientzia Departamentuan Simón Bolívar Unibertsitatean (Venezuela). 2013ko irailetik Ikerbasque Ikerketa Irakaslea da POLYMATen eta Polimeroen Zientzia eta Teknologia Departamentuan (Kimika Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Donostia). Simón Bolívar Unibertsitateko irakasle emeritua da eta POLYMER aldizkariko editorea. 300 artikulu baino gehiago argitaratu ditu (SCIn indexatutako aldizkarietan, gehienak lehenengo kuartilean). Lizentziaturako 90 tesi, masterreko 55 tesi eta 20 doktore tesi zuzendu ditu. Zenbait sari irabazi ditu Venezuelan, besteak beste Lorenzo Mendoza Fleury, Premio Polar, oinarrizko zientziaren saria. 2011 urtean, Paul J. Flory nazioarteko polimeroen ikerketa saria jaso zuen. 80 hitzaldi magistral, osoko hitzaldi eta hitzaldi gonbidatu eman ditu 25 herrialde baino gehiagotan. Polimero Multifasiko Aurreratuen Taldea zuzentzen du POLYMATen.

2019ko ekainean bere H Indizea 58koa zen eta bere lanek 10000 aipamen baino gehiago jaso dituzte. Bere interes arloak material polimeriko multifasikoen morfologia, nukleazioa, kristalizazioa eta kristalizazio zinetika dira eta polimero disoluzioen eta fluido egituratuen erreologia.

https://sites.google.com/site/profalejandromueller/

https://scholar.google.com/citations?user=KFdB3igAAAAJ&hl=en