Breadcrumb

Título - Química Sintética e Industrial

Kimika Sintetikoa eta Industriala Doktoregoa

Aplikazio habiaratuak

Presentación - Química Sintética e Industrial

Esan daiteke Kimika dela gaurko gizarte ongizatean lagungarriena izan den zientzia. Bere garapenek, gaur egun guztiz bateragarriak ingurumen kalitatearekin bere printzipioen eta aplikazioaren ezagutzaren aurrerapenei esker, gure bizitzako esparru guztiak hartzen eta babesten dituzte.

Kimikako ikerketa noranzkoak orientatzeko lagungarri diren interes sozialeko gai nagusien artean, aipa daitezke energia, osasuna, ingurumena eta katalisian, elektronikan, etab. aplikatzekoak diren material berriak (nanoteknologia barne). Sintesi kimikoko garapen berrien mende dagoen mundu oso bat: medikamentu berriak (analgesikoak, antibiotikoak, antiinflamatorioak, diabetesaren, arteria presioaren, minbiziaren tratamenduak), itsasgarri berriak, material berri erdieroaleak, produktu luminiszente berriak eguzki zeluletarako, polimero berriak, ledak, oledak, nanopartikulak, enantioselektibitatea..., gure inguruko munduaren argazkia egiten duten hitzak, sintesiaren mundua osatzen duten hitzak dira aldi berean: molekulak eta materialak eraikitzea behar den funtzionaltasun kimiko, mediko edo fisikoarekin, haien egiturak eta ezaugarriak aztertzea, eta prozedura ahaltsu, selektibo, eraginkor eta garbiekin egitea.

Beraz, Kimika Sintetiko eta Industrialeko doktorego programa honen helburua da sintesi kimikoko ikertzaileak prestatzea, zentzu orokorrean konposatu organikoak prestatu eta manipulatzearekin lotutako teknologia erabiltzen duten ikergune zein enpresetan lanean has daitezkeenak.

XSLaren edukia

Harremanetarako

XSLaren edukia

Ikerketa taldeak eta lerroak

Ikerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeakIkerketa lerroak