Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

JON MATTIN MATXAIN BERAZA

Ezagutza arloa
Kimika Fisikoa
Saila
Polimero eta Material Aurreratuak: Fisika, Kimika eta Teknologia
Ikastegia
Kimika Fakultatea
Posta elektronikoa
jonmattin.matxain@ehu.eus

Kimikan Lizenziatua titulua 1998. urtean lortu nuen, UPV/EHUn, Utrecht University-n Erasmus ikaslea izan ondoren. Hau eta gero, 2002. urtean Kimikan Doktorea bihurtu nintzen, Doktoradutza Sari Berezia lortuta, UPV/EHUn ere, Jesus M. Ugalde irakaslearen zuzendaritzapean. Garai honetan, Cambridge Unibertsitateko Cavendish Laborategian hiru hilabetez egon nintzen. Doktore Titulua lortu ondoren, Suediara, Örebroko Unibertsitatera, mugitu nintzen, bi urtez postdoktoradutza egonaldia burutzera. 2009an Ramon y Cajal beka lortu nuen, UPV/EHUra itzuliz. Bertan Ikertzaile Doktore Iraunkorra naiz 2016tik.



2009/10 kurtsotik klaseak eman ditut, Kimika Fisikako jakintza arloan, 4 irakasgai desberdinetan parte hartuz. Gaur egun, Kimika Fisikoa I eta Kimika Fisikoa II irakasgaian parte hartzen dut, Gradu ikasketen 2. eta 3. mailan, hurrenez hurren. Honetaz gain, 21 GrAL, 8 MAL eta 3 Doktoretza Tesi zuzendu ditut. Nire ikerketa Kimika Teoriko eta Konputazionala arloan kokatzen da, beste ikertzaileekin, teoriko zein esperimentalekin, kolaboratuz. Ikerketa lerro nagusiak material berrien garapenean (nanomaterialak ala polimeroak) eta katalisi organometalikoak dira, denera, ehun artikulu zientifiko baino gehiago idatzita. Honetaz gain, Zientziaren Gizarteratzean ere parte hartzen dut, hainbat irratsaiorekin kolaboratuz, eta ekimen desberdinetan hitzaldiak emanez.