Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

ASIER ZUBIZARRETA PICO

Ezagutza arloa
Sistemen Ingeniaritza eta Automatika
Saila
Sistemen Ingeniaritza eta Automatika
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
asier.zubizarreta@ehu.eus

Industri Elektronikako Ingeniaritza Teknikoa (Gasteizko Ingeniaritza Eskolan -2004) eta Automatika eta Industri Elektronikako Ingeniaritza (Bilboko Ingeniaritza Eskolan -2006) gauzatu zituen, bietan promozioko lehena izanik eta Ministerioaren Karrera Bukaerako Sarietan aipamen berezia jasoz.. 2010 doktorea izendatu zuten UPV/EHUn. Egun, Irakasle Titularra da Bilboko Ingeniaritza Eskolako Automatika eta Sistemen Ingeniaritza Sailean, non Kontrol Teoria, Aurretiko Kontrola, Denbora Errealeko Sistemak eta Robotikaren arloko irakasgaietan parte hartzen duen.

Grupo de Control e Integración de Sistemas (GCIS) ikerketa taldeko kidea da, UPV/EHU eta Eusko Jaurlaritzak aitortutako taldea. Berton, Sentsorizazio Birtuala eta Gidari Autonomoen garapenerako behar diren kontrol algoritmoei buruzko ikerketetan dihardu. Horretaz gain, Formula Student Bizkaia proiektuaren koordinatzailea da, Bizkaiko Foru Aldundia eta 40 enpresa baino gehiagok babesten duten proiektua, izan ere.

Egilekide da hainbat argitalpenetan: 22 artikulu JCR aldizkarietan, 3 liburu kapitulu, 60 ekarpen baino gehiago estatu eta nazioarteko biltzarretan. Bere ikerketak 4 DPI estatu mailako proiektu eta 3 euskadi mailako proiektuen bitartez garatu ditu.