Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

ITZIAR CABANES AXPE

Ezagutza arloa
Sistemen Ingeniaritza eta Automatika
Saila
Sistemen Ingeniaritza eta Automatika
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
itziar.cabanes@ehu.eus

Itziar Cabanes Axpe Unibertsitateko katedraduna da eta doktore-tesian aparteko saria lortu zuen. Ingeniaritzaren eta osasunaren arloko doktoreek osatzen duten Virtual Sensorization Research Group (ViSens) ikerketa taldearen buru da. Talde honen ikerketa-ahaleginak bioingeniaritzara (errehabilitazio-robotak, balorazio funtzionalerako gailu adimendunak, etab.) eta sistema konplexuetarako kontrolatzaileetara (fabrikazio-prozesuak, ibilgailuak, robotak, etab.) bideratutako sentsore birtualen garapenean oinarritzen dira.

50 ikerketa-proiektu eta entrepresekiko I+G kontratu baino gehiagotan hartu du parte. 40 artikulu baino gehiagoren egilea da indexatutako aldizkari zientifikoetan eta ISI Web of Knowledge-ko 30 liburu-kapitulu eta proceedings-en egilea da. Halaber, 70 kongresu-komunikazio baino gehiagoren koegilea eta ponentea da, eta 7 sari jaso ditu ekarpen zientifiko onenegatik. Zortzi doktorego tesi zuzendu ditu (horietako batek Sari Berezia lortu zuelarik). Horrez gain, 2011tik, Ikerketa Zientifiko eta Tekniko eta Berrikuntzako Estatu-Planeko, eta Ebaluazio eta Prospektibarako Agentzia Nazionaleko (ANEP) Funtsezko Ikerketa-Proiektuen ebaluatzailea da.

Gradu eta Masterreko 10 titulazio baino gehiagotan eman ditu klaseak. Docentiaz programan ebaluatua izan da, Bikain aipamena lortuz. Kudeaketako beste kargu batzuen artean, Kontrol Ingeniaritza, Automatizazioa eta Robotika Unibertsitate Masterraren arduraduna eta UPV/EHUko Graduondoko Batzordeko kidea izan da