Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

JOSEBA XABIER OSTOLAZA ZAMORA

Ezagutza arloa
Sistemen Ingeniaritza eta Automatika
Saila
Sistemen Ingeniaritza eta Automatika
Ikastegia
Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
xabier.ostolaza@ehu.eus

Industri Ingeniaria (Elektrizitate espezialitatea). Bere ibilbide profesionala 1993ko martxoan hasi zen CEIT-IK4 Ikerketa Zentroan. Industri Ingeniaritzan doktorea (1998, Nafarroako U.), hondakin-uren prozesuen kontrolerako algoritmo sendoen diseinuari buruzko tesi baten bidez. 1998ko abenduan, UPV/EHUren Donostiako I.I.T.U.E. Eskolan hasten da lanean.

Gaur egun, Sistemen Ingeniaritza eta Automatika jakintza arloko Irakasle Osoa da eta, aldi berean, Eusko Jaurlaritzaren aldetik A mailako bezala akreditatu eta finantzatuta dagoen “Sistema Adimentsuak eta Energia (SI+E)” Ikerketa Taldeko ikerlari nagusia da. Taldearen ikerketa lerro nagusia turbina eolikoek eragindako sorgailu elektrikoen eta parke eolikoen kontrolerako teknika aurreratuen —helburu anitzeko optimizazio teknikak, kontrol sendoko estrategiak, SMC, etab.— aplikazioari buruzkoa da.

Horretaz gain, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin lankidetzan, QFT kontrol teknika sendoaren kontrolagailuen sintesi automatikorako algoritmoetan egiten du lan.

UPV/EHUren Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Zuzendaria da eta, besteak beste, bost irakaskuntza-aldi (bosturtekoak) eta hiru ikerketa-aldi (seiurtekoak) aitortuak ditu.