Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

ARITZA CAMBLONG RUIZ

Ezagutza arloa
Sistemen Ingeniaritza eta Automatika
Saila
Sistemen Ingeniaritza eta Automatika
Ikastegia
Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
aritza.camblong@ehu.eus

Haritza Camblong, Baionan, Euskal Herrian jaio zen, 1972ko urtarrilaren 31n. "Maitrise de Physique" titulua jaso zuen UPPAn, Pauen, Frantzian, 1994an. Ingeniaritza Elektrikoko lizentziatura ENSIEG Eskolan, Grenoble-en, Frantzian, lortu zuen 1996an, eta Automatika Doktoregoa Bordaleko ENSAMen eta Mondragon Unibertsitatean 2003an.

1996an lizentziatu ondoren, Ikerlanen, Arrasaten, MCC industria-taldearen ikerketa zentroan, aritu zen bi urtez mekatronika aplikazioetan. Geroago, MSI kooperatiban lan egin zuen Andoainen, beste bi urtez. 2001ean, Bidarteko ESTIA ingeniaritza-eskolan sartu zen. Bertan EneR-GEA ikerketa taldea sortu zuen.

2008ko azarotik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) kide da. Gaur egun, Sistemen Ingeniaritza eta Automatika sailean egiten du lan, eta Donostiako SI + E ikerketa-taldeko kide da. "Kontrola Sare Elektriko Adimentsuetan eta Sorkuntza Banatutan” Masterreko koordinatzailea da. Azken urteetan bereziki irakasgai hauek erakasten ditu: “Automatizazioa eta Kontrola”, eta “Aerosorgailuen Ereduztapen eta Kontrola”. Ikerketari dagokionez, gai hauetan ari da lanean: aerosorgailuen kontrola, Adimen Artifizialaren bidezko energia kudeaketa eta kontsumo elektrikoaren iragarpena, energia fotovoltaikoaren autokontsumo partekatua, sare adimendunak eta metatze sistemak.