Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Breadcrumb

Título - Cuaternario

Kuaternarioa: Ingurugiro Aldaketak eta Giza Oinatzak Doktoregoa

Nested Applications

Presentación - Cuaternario

Irudia

Kuaternarioa gure planetaren historia geologikoaren azken 2,6 milioi urteak hartzen dituen aroa da eta eskala ezberdinetan gertatutako oszilazio klimatiko sarri, azkar eta biziek bereizten dute. Ondorioz, lurraren gainazalak hainbat prozesu geologikoren eragina jasan du denboran, gaur egun ezagutzen dugun moduan modelatuz. Horrekin batera, Kuaternarioan gizakiok agertu ginen planetan, hainbat espezie biltzen dituen eboluzio eredu bakanari jarraituz, eta kultur aurrerapen itzela lortzeaz gain, ingurumenarekin elkarreragiten asmatu dugu, bertako garapenean eragile aktibo eta funtsezko pieza bihurtuta.

Kuaternarioaren ikasketak Lur eta Giza Zientzien adarrik gazteenetako eta dinamikoenetako bat dira. Bere hazkundea 5 arrazoitan azaltzen da nagusiki:

  1. interes geoarkeologikoa duen erregistro sedimentarioaren kalitatea,
  2. aurrerapen metodologikoa landa lanetako eta laborategiko tekniketan,
  3. dataziorako hainbat metodoren garapena,
  4. ozeanoaren hondo sakoneko sekuentzia sedimentarioen ikerketa,
  5. gizarteak duen interesa, gure espezieak izan duen bilakaera eta aldaketa klimatikoek zein ingurumenekoek gure planetaren etorkizunean duten eragina ezagutzeko.

Doktorego honek ikerkuntza espezializatu, zeharkako eta diziplinartekoaren profila eskaintzen du, geologian, historiaurrean eta antropologian erabilitako teknika eta metodoak bertatik bertara ezagututa.

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).