Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MIGUEL ANGEL LOPEZ HORGUE

Ezagutza arloa
Estratigrafia
Saila
Geologia
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
mikel.lopezhorgue@ehu.eus

EHUko Geologian Lizentziatura (1988) ostean, Eusko Jaurlaritzako ikerketa-bekarekin saritu zuten (1990-1994). Ondoren, geologia lanak burutu zituen enpresan (mapak, mineral baliabideak eta hidrogeologia). Siliziklastikoz eta karbonatozko inguruneei buruzko Doktorego-tesia aurkeztu zuen 2000. urtean. Urtebete lehenago EHUko Meatze-ingeniaritzako sailean sartu zen irakasle, bertan ikasketa geologikoak emateko. Zientzi Fakultateko Estratigrafia eta Paleontologia sailean sartu zen 2007an ingurune sedimentarioak eta arro analisia irakasgaiak emateko.

2006-09 bitartean hidrotermalismoaren inguruko ikerketa gidatu zuen TOTAL S. A. enpresako proiektuetan. Aptiarreko eta Albiarreko ammonoideoen ikerketan espezializatu zen Londresko “Natural History Museum” 2006 eta 2007 urteetan, Europako “Synthesis” beka lortuz. Gaur bere ikerketa bi lerrotan ezartzen da: Albiarreko ammonoideoak eta zartatze, hidrotermalismoa eta diagenesiaren arteko erlazioak. Sedimentazioa, arro analisia eta ornogabe itsastarren paleoekologia ditu interesgai hurbilak. Artikulu zientifikoak (>60), CNEAI-ko bi seiurtekoak eta 20 ikerketa-proiektuetan parte hartzea ikerketaren adierazleak dira.

Geologia graduan irakaslea da gaur, bere Estratigrafia eta Paleontologia Saileko burua izanik 2017tik. EHUko “Master del Cuaternario”-ko irakaslea zen (2008tik 2019ra), baita nazioarteko landa-ikastaro bateko irakaslea ere (2008tik 2015era), “Geoscience Training Alliance” e