Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

AITOR PAYROS AGIRRE

Ezagutza arloa
Estratigrafia
Saila
Geologia
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
a.payros@ehu.eus

UPV/EHUko Geologian lizentziatua eta doktorea. 1997tik Estratigrafia eta Paleontologia saileko irakasle titularra da, Geologia eta Biologiako graduetan eta Kuaternarioko masterrean aritu delarik. Estratigrafia eta Paleontologia saileko zuzendaria izan zen 2006tik 2009ra eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko idazkari akademikoa 2017tik 2019ko erdialdera arte.



Bere ikerketan Pirinioetako Paleogenoko estratigrafia, sedimentologia, paleogeografia eta paleklimatologia aztertzen ditu, baina bere interesa erregistro geologikoko beste garai batzuetara zabaldu da berriki, batez ere itsasoko sakoneko metakinei dagokienean. Zenbait urtetako 20 proiektu zientifikotako ikerketa-taldeko kidea izan da, lautan ikertzaile nagusi gisa, eta I+G+b arloko 18 ekitaldiren antolaketan parte hartu du. Lau doktorego tesi zuzendu ditu eta 100 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu, erdia baino gehiago Web of Science gunean indexatutako nazioarteko aldizkarietan, 85 aipu/urte izanik 2013-18 aldian eta h>20 indizea. 2015ean Estratigrafiako Nazioarteko Batzordearen ICS Medal saria jaso zuen egindako ekarpen zientifikoengatik. 2016-2020 aldirako Paleogenoko Estratigrafiarako Nazioarteko Azpibatzordearen idazkari izendatua izan da. Gainera, nazioarteko beste 3 batzordetako kidea da eta estatuko eta atzerriko ikerketa proiektuen ebaluaziorako 4 batzordetan parte hartu du.