Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

AINHOA ALONSO OLAZABAL

Ezagutza arloa
Petrologia eta Geokimika
Saila
Geologia
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
ainhoa.alonso@ehu.eus

Geologian lizentziaduna (1993) eta doktorea (2001) Euskal Herriko Unibertsitate UPV/EHUn. Unibertsitate honetan irakaslea 1999tik, lehenik Kimika Fakultatean (Donostiako kampusean) eta gaurregun, Zientzia eta Teknologia Fakultatean FCT/ZTF (Leioako kampusean) Petrologia eta Geokimika jakintza arloko hainbat irakasgai irakasten. Hainbat hezkuntza berrikuntzarako proiektuetan parte hartu du eta FCT/ZTFko Berdintasun Batzordeko kidea.



Bere ikerketa lerroa kultura-materialaren arkeometriari loturik dago. Ikerketa hau era kooperatibo eta kolaborazio moduan garatzen du, ezagutza eta teknika petrologiko eta geokimikoak aplikatuz lagin mota ugariri, bai naturalak (arrokak, hezurrak, hortzak,…) bai antropogenikoak (zeramikak, morteroak,…). Ikerketa hauen bidez materialen jatorriari buruzko informazioa lortzen du , giza-migrazioen nondik norakoak, paleoingurugiroaren ezagutza, fabrikatze-teknologia edo kontsumo-ondasunen merkataritza.

Era berean material meteoritokoaren eta berauen talka ondorengo arroken ikerketa-petrologian aritzen da.



Guzti hau zenbait ikerketa proiektu lehiakorretan burutu da eta emaitzak hainbat estatuko eta nazioarteko artikulu zientifikoetan argitaratu dira.