Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

FRANCISCO JOSE BASTERRECHEA ELGUEZABAL

Ezagutza arloa
Kimika Fisikoa
Saila
Kimika Fisikoa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
franciscojose.basterretxea@ehu.eus

Kimikan lizentziatua da UPV/EHUn (1985), Kimika Fisikoko espezialitatean, eta doktore titulua lortu zuen 1990ean unibertsitate berean, halogenoen laser espektroskopiari buruzko lan batez. Doktore ondoko egonaldia burutu zuen Cambridgeko Unibertsitateko Kimika Sailean (1991-1992). UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasle da 1992tik aurrera.



Kimika Fisikoa Saileko Zuzendaria izan da (2013-2017), eta baita sail bereko Idazkaria ere (2004-2007 eta 2008-2009). Laserren aplikazioak Kimikan doktorego programaren arduraduna da.



Ia 60 artikulu zientifikoren egilekide da, eta CNEAIk aintzatetsitako bost ikerkutza- seiurteko ditu. Ikerkuntzan, laserren bidezko eta erresoluzio altuko gas faseko espektroskopia molekularrean egin du lan, eta baita interes atmosferikoa duten partikula azpimikrometrikoen infragorri espektroskopian ere. Gaur egun, gas faseko molekulen errotazio espektroskopian egiten du lan.