Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MARIA JOSE GARCIA SOLER

Ezagutza arloa
Filologia Grekoa
Saila
Ikasketa Klasikoak
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
mj.garcia@ehu.eus

Doktorea Filologia Klasikoan (1992) UPV/EHUn. Bertan Greziar Filologiako irakasle titularra naiz 1994tik. Gaur egun irakaslea naiz Filologiako Graduan (Filologia Klasikoa) eta Literatura Konparatuko eta Literatur Ikasketetako masterrean.

Hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu dut, 11 gure autonomi-erkidegoan (UPV/EHUk eta Eusko Jaurlaritzak finantzatuak) eta beste 7 Estatu-mailan. CNEAIk 5 seiurteko aitortu dizkit ikerketaren arloan. Nire ikerketa-lanaren emaitzak hedatu dira, aldizkari espezializatuetan argitaratutako artikulu ugariren bidez eta biltzar nazionaletan eta nazioartekoetan egin ditudan 60 hitzaldi baino gehiagotan.

Nire ikerketetan zehar, gastronomiaren arloa aztertu dut greziar literaturan. Ildo horretatik, 2001ean argitaratu nuen izenburu hau duen liburua: "El arte de comer en la antigua Grecia" (Madril, Biblioteca Nueva), bertan gai honi buruzko panorama orokorra eskaintzen dudalarik. Hainbat alderdi espezifiko aztertzeaz gain (arrainaren kontsumoa, ardoa edo sinposioa, poesia gastronomikoa eta gastronomiaren presentzia komedian azaldu ditut ere.

Gaur egun jorratzen ari naizen beste ikerketa-ildo batzuk honako hauek dira:

* Greziar komediari buruzko ikerketak, satira politikoari eta parodia mitologikoari buruzkoak bereziki.

* Antiokiako Libanioren deklamazio etopoetikoei buruzko azterketak, bereziki antzinako idazleek bere obran duten presentziaren inguruan.

* Foku-adberbioak antzinako grezieran.