Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MARIA LOURDES OTAEGI IMAZ

Ezagutza arloa
Euskal Filologia
Saila
Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
lourdes.otaegui@ehu.eus

Euskal Filologian lizentziatu zen (Univ. Deusto, 1982), eta Euskal Literaturan doktoratu zen (1992), Xabier Lizardiren poetikari buruzko tesi doktoralaz. Bere Iker ildo nagusia Pizkunde Aroko euskal poesia izan da, eta zenbait monografiko eta artikulu zientifiko argitaratu ditu olerkarien belaunaldiko lanei buruz nahiz belaunaldi literario haren kultur proiektuari buruz. Horien artean aipagarriena, Lizardiren poetika (Erein, Donostia,1993) saio-lana da. Ildo berari jarraituz, beste zenbait poetari buruzko ikerlanak ere argitaratu ditu, bereziki Xabier Lete eta abangoardia poetikoaren ekarpenik azpimarragarrienak egin zituzten Bernardo Atxagaren eta Joseba Sarrionandiaren lehen emaitzei buruz. Berriki, Gabriel Arestiren idazlanaren eta zentsuaren inguruko nahiz Kirmen Uriberen poesiari buruzko artikuluak idatzi ditu (2019).

Irakasle da Euskal Herriko Unibertsitatean eta aurretik Deustuko Unibertsitatean irakasle izan zen Euskal Filologian zenbait urtez. Orain, Master mailako Euskal Literatura irakasten du, bai EHUn, bai UNEDen, eta bai Baionako Fakultatean (Univ. Michel de Montaigne-Bordeaux III). Euskaltzaindiko urgazle da (2003) eta Literatura Ikerketa batzordeko idazkari (2000-2008) Literatura Terminoen Hiztegia (2008) kudeatu artean.

Ikerketa proiektuei dagokienez, ikerle nagusi izan zen Euskal gatazkak formato txikian/ Conflictos en formato breve (US14/45) (2014-2016). Oroimen Historikoari buruzko Ikertaldeko kide da (IP. M.J. Olaziregi, Eusko Jaurlaritza, eta MEC 2