Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

CARLOS GORRIA CORRES

Ezagutza arloa
Matematika Aplikatua
Saila
Matematika
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
carlos.gorria@ehu.eus

Carlos Gorria irakaslea UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Matematika Aplikatua, Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa Saileko kidea da. 1995 urtean UPV/EHUn Matematikako lizentziatura bukatu zuen eta matematika aplikatuko arloan ikertzen du. Gero bere heziketa doktoretza tesiarekin jarraitu zuen bai UPV/EHU eta Danimarkako Unibertsitate Teknikoan. Tesia 2003 urtean defenditu zuen.



1996 urtetik gaur egun arte Carlos Gorria UPV/EHU Zientzia eta Teknologia Fakultatean irakasletzat lan egin du honako irakasgai hauetan: Zenbakizko Kalkulua, Ekuazio Diferentzial Arrunten Ebazpenerako Zenbakizko Metodoak, Eredu Matematikoak eta zenbait irakasgaietan oinarrizko Matematikari eta Ekuazio Diferentzialei buruz. Baita masterreko irakasgai hau irakatsi du: Datu Baseak eta Objektuei Bideratutako Programazioa.



Carlos Gorriaren ikerkuntza arloa deribatu partzialeko ekuazioen zenbakizko soluzioa da. Baita enpresekiko proiektuetan parte hartzen du optimizazio arloan.



2016 geroztik Carlos Gorria Eredu eta ikerkuntza Matematikoa, Estatistika eta Konputazioko masterreko zuzendari akademikoa da. Master hau honako unibertsitate hauekin batera irakasten da: Errioxako Unibertsitatea, La Lagunako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Oviedoko Unibertsitatea, UPV/EHU eta Zaragozako Unibertsitatea.