Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MARIA MERINO MAESTRE

Ezagutza arloa
Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa
Saila
Matematika
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
maria.merino@ehu.eus

María Merino Maestre UPV/EHUko Matematika saileko irakasle agregatua da, irakasle osoaren akreditazioarekin. 1999an UPV/EHUko Zientzietako (Matematikako) lizentziatura lortu zuen eta 2005ean doktoretza, Programazio Estokastikoaren arloko tesiarekin. Ikerkuntza talde hauetako kidea da: GOE (www.ehu.eus/eu/web/goe), E-opt (www.et.bs.ehu.es/~eopt) eta Urban Elika (www.ehu.eus/en/web/urban-elika). Bere intereseko arloak optimizazio konbinatorioa eta optimizazio estokastikoa dira. Liburu, kapitulu eta artikulu zientifiko batzuen egilea da, gehienbat Operations Research & Management Science arloan. European Journal of Operational Research eta Computers and Operations Research aldizkarien orraztailea da. Hainbat nazioarteko kongresutan parte hartu du. Deialdi lehiakorren proiektu batzuen ikertzailea izan da, UPV/EHU, Eusko Jaurlaritza, Zientzia eta Teknologia Ministerioa, Ekonomia eta Lehiakortasuna Ministerioa eta CYTED programa ibero-amerikarraren finantzazioa jasoz, batzuetako ikertzaile nagusia izanik. Zientzia eta Teknologiako Norvegiako Unibertsitatearekin (NTNU) kolaborazio akordio baten partaidea izan da, eta Osakidetza-BCAMekoa. UPV/EHUko Unibertsitate-Sozietatea proiektuen partaidea eta matematikaren teknologia transferitzeko Eroski S. Coop enpresarekiko kontratuan parte hartu du. Gainera, BCAMeko ikertzailea da eta UPV/EHUko Matematika eta Estatistika doktoretzaren komisioko partaidea da.



https://sites.google.com/view/maria-merino-maestre/es