Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

AGNIESZKA TERCJAK SLIWINSKA

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza
Ikastegia
Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
agnieszka.tercjaks@ehu.eus

Agnieszka Tercjak-ek Teknologia Kimikoko Ingeniaritzan ikasketak burutu zituen Gdańsk-eko Unibertsitate Teknikoan (Polonia) 1995. urtean. Unibertsitate berean Doktore titulua eskuratu zuen 2000. 2001. urtean Polimeroen Ikerkuntzarako Mainz-eko Max-Plank Institutuan (Alemania) doktoretza-ondoko ikerkuntza burutu zuen urte eta erdiz G Wegner Katedradunaren zuzendaritzapean. 2003. urtean UPV/EHU-ko `Materialak + Teknologiak´ Taldean hasi zen lanean I. Mondragon Katedradunaren zuzendaritzapean. 2005. urtean Eusko Jaurlaritzako doktoretza-ondoko beka (E Modalitatea) lortu zuen eta 2010. urtean Ramón y Cajal Kontratua. 2016. urtetik Ikertzaile Doktore kontratua dauka. Ikerkuntza egonaldiak burutu ditu irakasle bisitari bezala, Sao Paulo-ko Unibertsitatean Araraquara-n (Brasil) eta Gdansk-ko Unibertsitate Teknikoan (Polonia). 2012. urtetik aurrera UPV/EHUko Material Berriztagarrien Ingeniaritza eta Material Aurreratuen Ingeniaritza Masterretan parte hartzen du irakasle bezala.

130 artikulu zientifiko baino gehiago, liburu 1 eta 21 liburu kapitulu argitaratu ditu. Europar Batasunak, Espainiar Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatutako ikerkuntza proiektu askotan parte hartu du, horretako 9etan Ikertzaile Nagusia izan delarik. 2 ikerketa seiurtekoak ditu. 5 doktoretza-tesi zuzendu ditu eta beste 4en zuzendaritza lanean jarduten ari da.



ORCID: 0000-0002-5277-1830

Scopus ID: 55396368700