
Medikamentuen Ikerkuntza eta Ebaluazioa. Teknologia Farmazeutikoaren Aplikazioa Terapia Aurreratuen Garapenerako doktorego programa bete-betean kokatzen da industria farmazeutiko eta bioteknologikoaren I+G+B prozesuan.
Bere baitan hartzen ditu arlo hauetako ikerketa ildoak: teknologia famazeutikoa, terapia geniko eta zelularra, biomaterialen karakterizazioa eta, bereziki, farmako, peptido, proteina, azido nukleiko eta zelulen liberazio kontrolatu eta jarraiturako sendagai berrien garapena.
Bestalde, programan proiektuak egiten dira gai hauen inguruan: sendagaien ebaluazio biofarmazeutiko eta farmakoterapeutikoa, arreta farmazeutikoa, eta sendagai bioteknologikoen erregulazioa.
Lankidetzan jarduten da farmaziaren eta bioteknologiaren arloko enpresekin eta osasun erakundeekin, unibertsitateekin eta ikerguneekin, hala estatukoekin nola nazioartekoekin.
Harremanetarako
Ikerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeak | Ikerketa lerroak |
---|