Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

ION ERREA LOPE

Ezagutza arloa
Fisika Aplikatua
Saila
Fisika Aplikatua
Ikastegia
Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
ion.errea@ehu.eus

Ion Errea fisikan lizentziatu zen 2007an UPV/EHUn eta unibertsitate berdinean defendatu zuen doktorego-tesia 2011ean. Tesi defendatu ostean Francesco Mauri eta Matteo Calandraren ikerketa-taldera joan zen ikerlari postdoktoral bezala Parisko Université Pierre et Marie Curie-ra (UPMC), non bi urtez lan egin zuen. Paristik itzultzean ikerlari postdoktoral bezala egin zuen lan Donostia International Physics Center-en (DIPC). UPV/EHUko irakasle atxikia da Fisika Aplikatua1 sailean 2015etik. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan irakasten du.



Bere ikerketa-lerro nagusia solidoen eta nanoegituren propietate konplexuak kalkulatzeko ab initio kalkulu-metodo berriak garatzea da. Orain SuperH ERC Starting Grant proiektua gidatzen du, zeinaren helburua hidrogenoan oinarritutako supereroale berriak deskubritu eta karakterizatzea baiten.