Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MAIDER ORMAZA SAEZMIERA

Ezagutza arloa
Materia Kondentsatuaren Fisika
Saila
Polimero eta Material Aurreratuak: Fisika, Kimika eta Teknologia
Ikastegia
Kimika Fakultatea
Posta elektronikoa
maider.ormaza@ehu.eus

Euskal Herriko Unibertsitatean Fisika ikasi ondoren, Nanozientzietako master bat egin zuen. 2009an J.E. Ortega irakaslearen NanoPhysics Lab-en doktoretza hasi zuen, aleazio berri batzuen propietate elektronikoak eta magnetikoak aztertzen.

Bere doktoretza garaian nazioarteko laborategietan eta sinkrotronetan lan egiteko aukera izan zuen. Hain zuzen ere, hiru hilabete eman zituen Berkeley-ko Unibertsitatean (AEB), M. Crommie irakaslearen taldean.

Doktoretza bukatu ostean, 2013an, L. Limot doktorearen taldean lanean hasi zen Estrasburgoko Materialen Fisika eta Kimika instiutoan (IPCMS).

Mikroskopio tunel baten bidez, molekula batzuen jokaera ikasi zuten eta bereziki, spin sentsore moduan erabili ahal den molekula bat aurkitu zuten.

2017an Marie Sklodowska-Curie Europako beka bat jaso zuen, molekulen eta film inorganikoen arteko interfazea erabiliz nanogailuak garatzeko CIC nanoGUNEn. 2019ko apirilean unibertsitateko Fisika Aplikatuko sailean irakasle bezala hasi zen.