Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MIREN NEREA ZABALA UNZALU

Ezagutza arloa
Fisika Aplikatua
Saila
Elektrizitatea eta Elektronika
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
nerea.zabala@ehu.eus

Fisikan Lizentziatua (1986) eta Doktorea (1991, Sari Berezia) UPV-EHUn. UPV-EHUko irakasle titularra Fisika Aplikatuan 1996 urtetik eta Materialen Fisika Zentroko (CSIC-UPV/EHU zentro mistoa) partaidea Nanofotonikako Teoria taldearen barruan, eta baita ere DIPC kidea (Donostia International Physics Center). Zientzia eta Teknologia Fakultatean irakasle da, Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoko graduetan (Elektromagnetismo II, Elektrodinamika eta Teknika Esperimentalak II) eta baita ere Nanozientziako Masterrean eta Nanoegituren Fisika eta Material Aurreratuak Doktorego programako irakasle. Ikerlari postdoktorala (1997) eta irakasle bisitaria (2003) izan da Helsinkiko Unibertsitate Teknologikoan (HUT, egun Aalto Unibertsitatea).

Bere ikerketak argiak materiarekin nanoeskala mailan duen elkarrekintza deskribatzea du helburu, nanoantena plasmonikoen erantzun optikoan arreta berezia jarriz. Ikerketa proiektuen partaide izan da (37, artean 4 europarrak) eta Q-NANOFOT (A motakoa, IT1164-19 erreferentzia) ikertaldeko ikerlari nagusia da (F.J Aizpuruarekin batera). Lan honen ondorioz 90 argitalpen inguru sinatu ditu (62 JCR aldizkarietan) eta 90 komunikazio inguru aurkeztu ditu kongresuetan. Doktorego tesien (5 artean 3 defendatuak), Master tesien (6) eta gradu amaierako lanen (15) zuzendaria izan da. CNEAIk aitortutako 5 seiurteko dauzka eta ANECAko habilitazioa katedraduna izateko (2013)