Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

JOSEBA IÑAKI JUARISTI OLIDEN

Ezagutza arloa
Materia Kondentsatuaren Fisika
Saila
Polimero eta Material Aurreratuak: Fisika, Kimika eta Teknologia
Ikastegia
Kimika Fakultatea
Posta elektronikoa
josebainaki.juaristi@ehu.eus

Joseba Iñaki Juaristi Oliden Materia Kondentsatuaren Fisikako Katedraduna da. 1996. urtean Fisikako Doktoretza lortu zuen UPV/EHU-n. 1992. urtetik Donostiako Kimika Fakultateko irakaslea da. 1992. urtetik aurrera Fisikako eta Matematikako irakasgai desberdinak eman ditu Kimikako Lizentzian eta egungo Kimikako Graduan. 2007. urtetik aurrera Nanozientzia Master Ofizialean irakasten du. 1999. urtetik aurrera, Materialen Fisikako Sailaren Idazkaria izan zen eta 2020. uritetik aurrera PMAS sailakoa. 2011 eta 2015 urteen artean izan zen bezela, 2020. urtetik aurrera UPV eta CSIC-en Zentro Mistoa den CFM-ko zuzendariordea da. 2006. urtetik aurrera Inelastic Ion Surface Collisions (IISC) nazioarteko konferentziaren batzorde zientifikoaren partaidea da. 2015. urtean ospatutako konferentzia horren 21. edizioaren Chairman izan zen. 2007. urtetik aurrera Nanozientzia Master Ofizialaren akademi-batzordearen partaidea da. 2009. urtetik 2023. urtera Nanoegituren eta Material Aurreratuen Fisika Doktoretza Programaren akademi-batzordearen partaidea izan zen. Physical Review Letters aldizkariaren Kimika Fisika arloko Divisional Associate Editor da.



Bere egungo ikerketa lerroa gas/gainazal elkarrekintzaren dinamikaren ikasketa da, efektu ez adiabatikoei arreta berezia ipiniz. Nazioarteko aldizkarietan 130 artikulu baino gehiago eta 5 liburu kapitulu argitaratu ditu. Lan hauek 2900 aldiz baino gehiago aipatuak izan dira (h=29 WOS, h=30 Scopus). 5 Doktoretza Tesi zuzendu ditu.