Breadcrumb

Título - Neurociencia Cognitiva

Neurozientzia Kognitiboa Doktoregoa

Aplikazio habiaratuak

Presentación - Neurociencia Cognitiva

Neurozientzia Kognitiboa diziplina arteko abentura batetik jaio zen; hain zuzen, elkarren artean loturarik ez duten hainbat arloren –psikologia kognitiboa, neurofisiologia, hizkuntzalaritza, neuropsikologia klinikoa, eta abar– abenturatik, baita neuroirudiaren eta konputazioaren arloan eginiko aurrerapen teknologikoetatik ere. Diziplinen arteko abentura horren helburua hizkuntza bezalako prozesu psikologikoen atzean dauden garuneko mekanismoak ezagutzea da.

Programaren helburua Neurozientzia Kognitiboaren arloko ikertzaileak prestatzea da, jakintzaren mugan aurrerabideak egin eta Osasunaren eta Hezkuntzaren arloetara jakintzaren transferentzia egite aldera. Arreta berezia eskainiko zaie diziplina arteko prestakuntza teorikoari eta neuroirudiaren arloko teknika aurreratuei.

Programa honako gai hauei buruzko hainbat ikerketa talderen artean artikulatzen da: Lengoaia eta irakurketa, Eleaniztasunaren neurobiologia, Neurodegenerazioa eta hizkuntzaren nahasmenduak, eta Neurozientzia Kognitiboaren arloko metodo aurreratuak.

Ezinbestekoa da BCBLren (Basque Center on Cognition, Brain and Language) aurretiazko hautaketa prozesu batean parte hartzea. 

XSLaren edukia

Harremanetarako

XSLaren edukia

Ikerketa taldeak eta lerroak

Ikerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeakIkerketa lerroak