Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

Maria del Pilar Garcia Mayo

Ezagutza arloa
Ingeles Filologia
Saila
Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazio
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
mariapilar.garciamayo@ehu.eus

María del Pilar García Mayo UPV/EHUko Ingeles Hizkuntzan eta Hizkuntzalaritzan katedraduna da. Germaniar Filologian lizentziatu zen (Santiago de Compostela-ko unibertsitatea), Hizkuntzalaritzan eta Ingelesa Bigarren edo Atzerriko Hizkuntzaren Irakaskuntzan (TESOL) masterra du, eta Hizkuntzalaritzan doktorea da (Iowa-ko unibertsitatea). UPV/EHUko doktoretza programen erantzulea izan da (1998-2013) eta 2009tik aurrera Hizkuntzen Eskurapena Testuinguru Eleaniztunetan masterraz arduratzen da. Language and Speech ikerketa taldearen zuzendaria da (Euskal Unibertsitate Sistemaren A taldea). Language Teaching Research (Q1) aldizkariaren editorea eta AILA nazioarteko batzordebetearazlearen kidea da, eta AESLAren nazioarteko harremanen kidea izan da (2011-2017). ANEP eta ANECAren aholkularia da, eta Estatuko Ikerketa Agentziaren Hizkuntza eta Hizkuntzalaritza sailaren koordinatzailea izan da (2016-2019).

Ingelesa bigarren/hirugarren hizkuntza bezalaren morfosintaxiaren jabekuntzari buruzko eta interakzioa ingelesa atzerriko hizkuntza bezalari buruzko hainbat argitalpen ditu nazioarteko aldizkari eta editorial garrantzitsuetan. CNEAIk ikerketako lau seiurteko aitortu dizkio. Hamahiru tesi zuzendu ditu (bost ezohiko saria lortu dute, eta bost nazioarteko aipamena dute). Asiar, europar eta iparamerikar unibertsitate askok hizlari gisa gonbidatu dute, eta Shanghai Center for Research in English Language Education.



http://www.laslab.org/staff/pilar