Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MANUEL FRANCISCO CARREIRAS VALIÑA

Ezagutza arloa
Saila
Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
manuelfrancisco.carreiras@ehu.eus

Manuel Carreiras BCBLko (Basque Center on Cognition, Brain and Language, Donostia,-San Sebastian) zuzendaria da, «Severo Ochoa» akreditazioa jaso berri duen bikaintasun zentroa. Horrez gain, IKERBASQUEko ikerlari katedraduna, University College of London-eko (UCL) ohorezko katedraduna eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) izen handiko ikerlaria ere bada. Bere ikerlanek irakurketa, elebitasuna eta bigarren hizkuntzen ikasketa dute oinarri. Frontiers in Language Sciences-en editore eta Language, Cognition and Neuroscience eta Brain and Language-en editore bazkide den honek, alorreko inpaktu handiko aldizkarietan 250 artikulu baino gehiago argitaratu ditu. Zenbait ikerketa-agentziak finantzatua izan da bere ikerlana. COEDUCA izeneko Consolider-Ingenio2010 proiektuaren koordinatzaile, ERC-ek (European Research Council) finantzaturiko Bi-Literacy proiektuko zein La Caixa Foundation-ek finantzatutako DysThal izeneko Health Research 2018 proiektuko ikerlari nagusia izan da. Gainera, 2015eko Euskadi Ikerketa Saria eta 2019ko Pascual Madoz Gizarte Zientzietako Ikerketa Sari Nazionala jaso ditu.