Breadcrumb

Título - Neurociencias

Neurozientziak Doktoregoa

Aplikazio habiaratuak

Presentación - Neurociencias

Biomedicina

Neurozientziak unibertsitate arteko doktorego programaren (IPN) antolatzailea Neurozientziak Saila da. Programa horretan, ikerketan eta irakaskuntzan nazioarteko ospea duten irakasleak eta guztiz motibatutako ikasleak biltzen dira, sistema nerbiosoaren funtzioa eta disfuntzioa ulertzeko konpromiso irmoa duen ingurune zientifiko batean.

Programak neurozientzietan espezializatutako prestakuntza eskaintzen die ingurune desberdinetatik datozen ikasleei eta ikerketa eremu asko biltzen ditu bere baitan, neurozientzia zelular eta molekularretik neurozientzia kliniko, kognitibo eta portaeraren neurozientziara. Helburu nagusia da graduatutako ikasleak prestatzea ikerketa gidatu dezaten neurozientzian, osasun zientzietan edo hezkuntzan. Ikasleek programari atxikita dagoen edozein irakaslerekin lan egiteko aukera dute.

IPNk baditu erakunde hauetako irakasleak: Euskal Herriko Unibertsitatea, Achucarro Basque Center for Neuroscience Fundazioa, Pablo de Olavide Unibertsitatea, A Coruñako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Rovira i Virgili Unibertsitatea, Ikerbasque Basque Foundation for Science, Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketa Institutua, Biodonostia Osasun Ikerketa Institutua, Center for Cooperative Research in Biosciences, CITA Alzheimer Fundazioa eta Toledoko Paraplejikoen Ospitale Nazionala.

XSLaren edukia

Harremanetarako

XSLaren edukia

Ikerketa taldeak eta lerroak

Ikerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeakIkerketa lerroak