Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

ITZIAR CHURRUCA ORTEGA

Ezagutza arloa
Elikadura eta Bromatologia
Saila
Farmazia eta Elikagaien Zientziak
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
itziar.txurruka@ehu.eus

Farmazian doktorea eta Unibertsitateko Irakasle Titularra UPV/EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientziak arloan.

IKERTZAILE IBILBIDEari hasiera eman zion energia-homeostasiaren erregulazioaren arloan bildutako bi ikerketa-lerrotan. Lehena janguraren erregulazio neurokimikoan oinarritzen da eta bigarrenak gorputz pisuaren erregulazioan aplika daitezkeen osagai funtzionalak (gantz azidoak eta polifenolak) ikasten ditu. Aipagarria da arlo horretan Liverpoolen egindako egonaldia, Centre for Nutritional Genomics, Neuroendocrine & Obesity Unitean. Gaur egun, GLUTENSSS ikertalde egituratuaren partaide da. Taldearen ikerketa-lerroak honakoak dira: elikagaien gluten edukia determinatzea –analisi-metodo osagarriak garatuz ere-, pertsona zeliakoen gluten gabeko dieta ebaluatzea eta populazioaren nutrizio-hezkuntza, ezagutza zientifikoaren transferentziaren bitartez.

Bere IRAKASKUNTZA JARDUERA UPV/EHUko "Giza Nutrizioa eta Dietetika" graduan eta "Elikadura eta Osasuna" eta "Zahartze Osasuntsua eta Bizi Kalitatea" masterretan burutzen du. Baita Valladolideko Unibertsitateko "Elikagaien Kalitate Garapena eta Berrikuntza" masterrean ere. Irakaskuntza metodologia aktiboak ezarri ditu bere irakasgaietan, Hezkuntza Berrikuntza Proiektuetan parte hartzen du eta ZEHARGAITUZ IKD irakasle talde egituratua koordinatzen du.

KUDEAKETA AKADEMIKOAri dagokionez, UPV/EHUko Arabako Campuseko Errektoreordetzako Euskara, Eleaniztasun eta Ikasleen Zuzendaria da 2009tik.