Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

VIRGINIA NAVARRO SANTAMARIA

Ezagutza arloa
Elikadura eta Bromatologia
Saila
Farmazia eta Elikagaien Zientziak
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
virginia.navarros@ehu.eus

Farmaziako lizentziatura 2001ean amaitu ostean, farmazia-bulegoan egin zuen lan urte batez. Ondoren, María del Puy Portillo ikerlariak zuzendutako Nutrizio eta Obesitatea lantaldean burutu zuen Doktorego Tesia, Macarulla eta Portillo Doktoreek zuzenduta. Tesia, azido linoleiko konjokaguaren eraginari buruzkoa, 2008. urtean defendatu zuen. Garai honetan, Marseilan egin zuen lau hilabetetako egonaldia (Frantzia).



Ondoren, CICbioGUNE ikerkuntza-zentruan hasi zen lanean, urte bat inguru, kantzerrak eta hipoxiak aktibatutako seinale-katea proiektuan. Horren ostean, industriarekin eta aplikatuagoak ziren proiektuetan hasi zen lanean Azti-Tecnalia zentruan, berriro elikadura eta nutrizioaren gaia jorratuz. Gainera, bertan, elikagaien hobekuntza nutrizionala edo funtzionalarekin zerikusia zeukaten proiektuak kudeatu zituen, hala nola horientzako diru-laguntzak eskatu ere.



2015. urtean UPV/EHU-ra bueltatu zen, irakasle atxiki bezala, Nutrizio eta Bromatologia sailera, Farmazia Fakultatean. Gaur egun, GlutenS ikerketa talde egonkortuan dihardu. Honez geroztik, proiektu ezberdinetan hartu du parte, ikerketa eta irakaskuntza berriztatzaile mailan.



Aurreko jarduerek, ikerketa eta irakaskuntza arloetan nazioarteko eta nazio mailako aldizkarietan eta kongresuetan bere lana argitaratzeko aukera eman diote.



ORCID: 0000-0003-0108-7171