Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

ARRATE LASA ELGUEZUA

Ezagutza arloa
Elikadura eta Bromatologia
Saila
Farmazia eta Elikagaien Zientziak
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
arrate.lasa@ehu.eus

Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziatu (2006) eta doktoretza (2011) lortu zuen UPV/EHUn. Unibertsitate horretako irakasle atxikia da 2012tik.

IKERTZAILE bezala, bi izan dira bere ikerketa-lerro nagusienak. Lehena, pisuaren erregulatzeko osagai funtzionalen (gantz azidoak eta polifenolak) erabileran datza. Arlo honetan Grazen (Austrian) Rudolf Zechner doktorearen zuzendaritzapean egonaldia burutu zuen. Gaur egun, GLUTENS ikerketa talde egituratuaren partaide da, elikagaien gluten edukiaren determinazioan eta ezagutzaren transferentziarako zein elikadura-hezkuntzarako materialaren eraketan parte hartzen duelarik.

Beren IRAKASKUNTZA jarduerari dagokionez, Giza Elikadura eta Dietetika graduko irakasle da. Era berean, bai UPV/EHUko “Elikadura eta Osasuna” eta “Zahartze Osasuntsua eta Bizi Kalitatea” masterreko, zein Valladolideko Unibertsitateko “Elikagaien Kalitate Garapena eta Berrikuntza” masterreko irakasle da. Metodologiak aktiboak ezarri ditu bere irakasgaietan, eta “ZEHARGAITUZ” taldeko partaide da, IKD talde egituratuaren partaide.

ORCID Kodea: 0000-0003-2399-4979