Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

INMACULADA AROSTEGUI MADARIAGA

Ezagutza arloa
Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa
Saila
Matematika
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
inmaculada.arostegui@ehu.eus

Inmaculada Arostegui Zientzian lizentziatua da, Matematikan, EHUn, Bioestatistikan Osasun Zientzietako Masterra Johns Hopkins Unibertsitatean eta Zientzia doktorea EHUn, Matematikan. Zientzia eta Teknologia Fakultateko Matematika Saileko irakaslea da, Galdakao-Usansolo Unibertsitate Ospitaleko estatistika-aholkularia eta Basque Center for Applied Mathematics - BCAM erakundeko ikertzaile kolaboratzailea.

Bere ikerketa Bioestatistikan zentratzen da, osasun zerbitzuetako ikerkuntzan interes berezia duelarik. Ikerketa-jardueran 4 seiurteko ditu, eta 75 argitalpen zientifikotik gora biltzen ditu indexatutako aldizkarietan, 1800 zita baino gehiagorekin. Baita, nazioarteko 25 hitzaldi baino gehiagotan eta 30 ikerketa-proiektu, sare eta talde kontsolidatu baino gehiagotan parte hartu du. Nazioarteko ekitaldi zientifikoak antolatzeaz gain 5 doktorego-tesi zuzendu ditu (beste 4 abian dauden).

Irakaskuntza-jarduera Docentiazen bi ebaluazio positibok bermatzen dute, eta honako arlo hauetan garatzen da: Estatistika Aplikatua, Bioestatistika eta Osasun Publikoa; Zientzia eta Teknologia eta Medikuntza eta Erizaintza Fakultateetan, graduan eta masterrean, eta gradu eta master amaierako lanen zuzendaritzarekin osatzen da.

Espainiako eta Nazioarteko Biometria Sozietateetako eta Estatistika eta Ikerketa Operatiboko Sozietateko kidea da, eta zientzia-dibulgazioko jardueretan parte hartu ohi du.