Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

NAIARA VICENT OTAÑO

Ezagutza arloa
Gizarte Zientzien Didaktika
Saila
Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
Posta elektronikoa
naiara.vicent@ehu.eus

Naiara Vicent Historian lizentziatu zen 2000 urtean Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik, 2001ean Museoak eta Hezkuntza eta 2001-2003n Arkeologia graduondokoak egin zituen, biak Universitat de Barcelona-n. Bere lanbide esperientzia arkeologia, ondarea eta hezkuntzari lotuta egon zen hasiera batean, historia eta arkeologiaren irakaskuntzari buruzko hainbat hezkuntza proiektuetan parte hartu zuelarik. Bereziki nabarmentzekoa da Zarauzko Arte eta Historia museoan hezitzaile eta hezkuntza teknikari gisa burututako lana, non bere tesia aurrera eraman zuen teknologia mugikorrak erabiltzen zuen ondare hezkuntza programa baten ebaluaketa eginez. Gaur egun Gizarte Zientzien Saileko kide da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta baita hurrengo taldeetako kide ere: Grupo de Investigación en Patrimonio y Paisajes Culturales (GIPyPAC), Red 14: Red de investigación en enseñanza de las ciencias sociales, Observatorio de Educación Patrimonial en España (OEPE) eta International Network on Heritage Education (INHE). Ondare Hezkuntza eta Gizarte Zientzien Didaktikari buruzko ikerketa proiektuetan aritzen da eta gai hauen inguruan hainbat argitalpen ditu.