Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

LAURA MARIA MINTEGI LAKARRA

Ezagutza arloa
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
Saila
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
Ikastegia
BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA
Posta elektronikoa
laura.mintegi@ehu.eus

Laura Mintegi Lakarra, Historian lizentziatua eta Psikologian doktoratua, bi jakintza-arlo ezberdinetan aritu izan da ibilbide profesionalean. Batetik, literaturaren sorkuntza aztertu du eta psikoanalisiaren begiradatik heldu dio bai literaturari eta bai sorkuntzari ere, Jacques Lacan eta Alain Badiou pentsalarien lanetan oinarrituta. Bestetik, komunikazio gaitasuna landu du, bereziki eremu elebidunetan eta hezkuntzaren arloan. Komunitate diglosikoetan kontaktuan dauden bi hizkuntzen arteko interakzioan jarri du azpimarra.

Laura Mintegiren curriculum vitae-ren ardatz nagusia da subjektibitateak sorkuntzan duen eragina aztertzea. Mintegi idazlea da, narrazio liburu bat eta bost nobela idatzi ditu eta ehundaka hitzaldi eman ditu literaturaren eta sorkuntzaren gainean.

Arlo teorikoaz gain, idazleen erakundeetan jarduera aktiboa du. PEN International-eko kidea da 1987tik, eta 2004tik hona da Euskal PEN-Basque PENeko burua edoeta zuzendaritza taldekoa.

Curriculun vitae-ren aspektu azpimarragaria da kudeaketaren arloa. UPV/EHUko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailaren zuzendaria izan da 1999tik 2006ra, 2010etik 2012ra eta, hirugarrenez, 2017tik gaur egunera arte. Horretaz gain, UPV/EHUko Euskara Batzordeko kidea izan da 1983tik 1992ra. Eta 2015etik egunera, Hezkuntza eta Psikologia Saileko zuzendaria da UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuan. Euskaltzaindiko euskaltzain urgazlea da.