Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

ARANZAZU FERNANDEZ ZABALA

Ezagutza arloa
Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia
Saila
Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia
Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Posta elektronikoa
arantza.fernandez@ehu.eus

Psikologian lizentziaduna eta doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasle laguntzaile doktorea Bilakaera eta Hezkuntzaren Psikologia Sailean. 2018-2019 ikasturtetik aurrera fakultate horretako sailaren atalaren koordinatzailea eta antolakuntza akademikoko batzordekidea da. Era berean, irakaskuntzarako 3 argitalpen ditu.

Ikertzaile-profilari dagokionez, seiurteko bat dauka onartuta. Psikor ikerketa-talde kontsolidatuko kidea da (Euskal unibertsitate-sistemako A Taldea). Nazio-esparruan 3 proiektuetan parte hartu du eta autonomia-esparruan 11 proiektuetan. Ikerlari bisitaria izan da Nevadako Unibertsitatean (AEB). Gaur egun, 2 doktorego-tesien zuzendarikidea da eta 22 artikulu zientifiko, 3 liburu-kapitulu eta kongresu nazionaletan zein nazioartekoetan 30 baino gehiago kontribuzioen egilekidea da. Bere ikerketa-lana autokontzeptuaren dimentsio sozialean oinarritu da. Berriki, nerabezaroan autokontzeptua eta eskola-doitzearen arteko erlazioari buruzko ikerketa lerro berri batean parte hartzen hasi da, testuinguruaren aldagaiak (familiaren, berdinen zein irakasleen sostengua, eskola giroa) nahiz aldagai psikologikoak (errelisientzia, adimen emozionala) nabarmenduz.

Unibertsitateko eremutik kanpo, zentro desberdinetan eskola-psikologa bezala aritu izan da.