Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

ARANTZAZU RODRIGUEZ FERNANDEZ

Ezagutza arloa
Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia
Saila
Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia
Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Posta elektronikoa
arantzazu.rodriguez@ehu.eus

Psikologian lizentziaduna (2003) eta Doktorea Sari bereziekin (2008) UPVn. 2009tik unibertsitateko honetako Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia Saileko irakaslea da (egun irakasle agregatua -dokotore kontratatua- eta akreditatua irakasle osoa izateko -Katedradun bide laboralean-). 2014tik Antolakuntza Akademikoko Dekanordea da Hezkuntza eta Kirol Fakultatean.



PSIKOR (www.psikor.es) ikerketa talde Kontsolidatua zuzentzen du Eusko Jaurlaritzak A talde gisa aitortua euskal unibertsitate sisteman. Ikerketa taldea eskola eta psikosozial-doikuntzaren analisian eta hobekuntzan lan egiten du, aldagai psikologiko eta testuingurukoak bultzatuz. 24 estatuko, autonomiko eta unibertsitateko ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta azken 4urteetan zehar, haietako 4tan ikertzaile nagusia izan da. 6 doktorego tesi zuzendu ditu, guztiak kalifikazio maximoarekin (haien artean: 1 doktorego sari berezia, 1 Koldo Mitxelena saria).



Egile argitalpen ugaritan: 4 liburu, 12 liburu-kapitulu, 4 irakaskuntza-argitalpen eta nazioarteko inpaktuko aldizkari zientifikoetan argitaratutako artikulu ugariak. Bere argitalpenen inpaktuko H-indizea Publons basearen arabera 11 da (Web of Science-ko 43 argitalpenen 298 aipamen). CENAI-k aitortutako 2 ikerketa-sexenio ditu. Bere ikerketa-lerroek doikuntza (eskola-inplikazio eta ongizate psikologiko), autokontzeptua, eskola-motibazioa edo heziketa-estiloak tratatzen dituzte.