Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

BEÑAT AMENABAR PERURENA

Ezagutza arloa
Gorputz Adierazpidearen Didaktika
Saila
Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
Posta elektronikoa
b.amenabar@ehu.eus

Beñat Amenabar Perurena Unibertsitateko Irakasle Titularra da, Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika sailean, bere jakintza arloa Gorputz Adierazpenaren Didaktika izanik.



Hainbat lanetan aritu naiz azken urteetan, bai irakaskuntza esparruan bai kudeaketan eta baita ere ikerketa alorrean. Zehazki, irakaskuntza esparruan irakasgai desberdinak eman ditut ikasketa plan eta titulazio desberdinetan baina azken ikasturteetan Garapen Psikomotorra I iraskagairi lotuta aritu naiz Haur Hezkuntzako Graduan. Bestalde kudeaketa esparruan Donostiako Magisteritza eskolako Akademi Antolakuntzako Zuzendari orde izan nintzen lau urtez eta Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Diaktikako sailburu beste lau urtez eta azken bietan bertako Idazkari ere.



Azkenik ikerketa esparruan hainbat lan egin ditut, nire tesiarekin erlazio izan dutenak eta ikerketa talde batean ere partaide izan nintzen. Aipagarriak dira Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundientzat egindako lanak, eta baita ere EHUko deialdietan ere egindako lanak. Leridako Unibertsitateko ikerketa talde batekin egindako elkarlanean ere Hezkuntza Ministeritzak ateratako deialdi batean ere parte hartu nuen.