Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

IGOR ESNAOLA ECHANIZ

Ezagutza arloa
Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia
Saila
Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
Posta elektronikoa
igor.esnaola@ehu.eus

Psikologian eta Psikopedagogian lizentziatua, eta Psikologian doktorea, graduetan eta masterretan ematen dittut klaseak. Irakasle osoa bi ikerkuntza seiurteko eta hiru bosturteko (irakaskuntza aktibitatearen aldeko ebaluazioak) ditut; honen inguruan, irakaskuntza aktibitatearen Dozentiaz programaren bikaintasun diploma bat (07/08-11/12 epea) eta oso ongi kalifikazioarekin beste bat (12/13-16/17 epea) dauzkat. Nere ikerkuntza gaia autokontzeptuarekin erlazionatutakoa izan da, hogeitasei ISI artikulu publikatuta, nahiz eta azkenaldian egokitze psikosozialean eragiten duten aldagai kontestual eta pertsonalak aztertzen nabil. Bost tesi eta hogeitamar Master Amaierako Lan eta Gradu Amaierako Lan zuzendu ditut. Micinn proiektu desberdinetan parte hartu dut, COST Action batean, baita UPV/EHUko eta autonomia mailako ikerketak zuzendu ere. Momentu honetan, Researcher mental health tituloa duen beste europako proiektu (COST Action) batean parte hartzen ari naiz. Nevadako (EEBB) unibertsitatean ikerketa egonaldi bat egin nuen eta Queen's (Kanada) unibertsitatean beste bi. Bestalde, Revista de Psicodidacticako editorea (2008-2012), zuzendari ordea (2012-2013) eta zuzendaria (2013-jarraitzen du) naiz. Momentu honetan Garapenaren eta Hezkuntzaren Psikologia saileko zuzendaria naiz.