Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

LEIRE DARRETXE URRUTXI

Ezagutza arloa
Didaktika eta Eskola Antolakuntza
Saila
Didaktika eta Eskola Antolakuntza
Ikastegia
BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA
Posta elektronikoa
leire.darretxe@ehu.eus

Euskal Herriko Unibertsitateko Didaktika eta Eskola Antolaketa Saileko irakasle agregatua. Doktorea Pedagogian, Pedagoga, Masterra Hezkuntza Berezian eta Diplomaduna Haur Hezkuntzan. Era berean, bi urtez ikastaro batean heziketako praktika psikomotorrari buruzko prestakuntza jaso du baita Arreta Goiztiarreko espezializazio-ikastaroa ere. Bere ikerketek hezkuntza- eta gizarte-inklusioarekin lotutako hainbat gai sakondu dituzte, zehazki ekintza komunitarioan eta kalteberatasun-egoeran dauden kolektiboetan, hala nola desgaitasunen bat duten pertsonengan eta gaixotasun arraroetan. Ikerketa-proiektuetako kidea (UFI Hezkuntza, Kultura eta Gizartean; Talde Egiaztatua A Kategoria Eusko Jaurlaritza; Talde Egiaztatua B Kategoria Eusko Jaurlaritza; Talde Finkatua UPV/EHU; I+G+b; Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea; Erasmus+; OTRIs) eta hezkuntza-berrikuntzako hainbat proiektu, horietako bat talde espezializatuaren modalitatekoa izanik. Irakasle bisitari gisa hainbat egonaldi egin ditu Espainian (Sevilla, Vigo), UKn (Sheffield, Exeter, Southampton), Danimarkan (Aalborg), Italian (Florentzia), Holandan (s-Hertogenbosch), Ekuadorren (Quito), Txilen (Talca) eta Turkian (Akdeniz). CNEAIk aitortutako ikerketa-seiurtekoa du