Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MARIA GABRIELA CHOTRO LERDA

Ezagutza arloa
Psikobiologia
Saila
Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta Garapena
Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Posta elektronikoa
g.chotro@ehu.eus

Biologian lizentziatua eta Doktorea naiz, Argentinako Cordobako Unibertsitate Nazionalean. Doktoratu aurreko ikerlaria izan naiz INIMEC-en, Argentina (1988-1992), eta doktorego-ondoko ikertzailea Binghamton University-n, NY, AEB (1993-1995). 1996an EHUn hasi nintzen doktoratu ondoko ikertzaile gisa. 1998az geroztik, EHUko Psikologia Fakultateko Psikobiologia arloko IIP naiz.

Master eta Doktoregoko Eskolako zuzendaria izan naiz (2013-2017), “Psikologia: gizabanakoa, taldea, antolaketa eta kultura” doktorego-programen eta “Psikologia” doktorego-programaren arduraduna (2010-2019), “Psikologia: Gizabanakoa, Taldea, Antolakuntza eta Kultura” unibertsitate masterraren arduraduna eta Psikologia Fakultateko Kalitate, Komunikazioko Dekanordea (2018-2019) eta Psikología Fakultateko Dekanoa (2019-2023).

Ikaskuntza, pertzepzioa, arreta eta garapena ikerketa taldeko kidea naiz (euskal unibertsitate sistemako A taldea). Bertan jaio aurretiko eta ondorengo ikasketa estimulu orosensorialekin eta alkoholaren eragipen perinatalen ondorioak ikerketa ildoak zuzentzen ditut. Hogeitasei ikerketa proiektu finantzatuetan parte hartu dut, horietatik 7etan Ikerlari Nagusia (IN) nintzelarik. CNEAI-k aitortutako 5 seiurteko ditut. (Orcid: 0000-0001-9042-1578).