Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

Ana Isabel Vergara Iraeta

Ezagutza arloa
Zientzien eta Portaeraren Metodologia
Saila
Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia
Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Posta elektronikoa
ana.vergara@ehu.eus

Psikologian lizentziatua eta Unibertsitateko katedraduna EHUko Psikologia Fakultatean.

Ikerketa-ildoak hauek dira: ikerketa transkulturalaren metodologia, esku-hartze programen diseinua, inplementazioa eta ebaluazioa, eta tresnen egokitzapena. Halaber, emozioei eta adimen emozionalari buruzko azterlanak, genero-desberdintasunak eta suizidioa. Bere ikerketa-jardueraren ondorioz, hainbat lan zientifiko argitaratu ditu, eta estatuko eta nazioarteko biltzarretan parte hartu du. Enpresa eta erakundeekiko hainbat kontratu eta hitzarmenetan ere parte hartu du.

Graduatu ondoko eta graduondoko eskolak ematen ditu Portaera Zientzien Metodologiaren arloan, eta hainbat doktoretza-tesi, ikertzaileak prestatzeko bekak, doktoratu ondoko eta ikerketako kontratuak eta gradu bukaerako eta master bukaerako lanak zuzendu ditu.

Azkenik, unibertsitate-kudeaketari dagokionez, Psikologia Fakultateko Dekanorde eta Dekano karguak bete ditu, eta Espainiako Unibertsitateetako Psikologiako Dekanoen Konferentziako lehendakaria izan da.