Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MIREN EDURNE MAIZ ALDALUR

Ezagutza arloa
Nortasuna, Balioespena eta Psikologia Tratamenduak
Saila
Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia
Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Posta elektronikoa
edurne.maiz@ehu.eus

Edurne Maiz doktorea Unibertsitateko irakasle Titularra da EHU/UPV-ko Psikologia Fakultatean. Bere ikerketa esparruak Elikaduraren Psikologia izan du ardatz, bere oinarrizko formakuntza Psikologian eta Elikadura eta Dietetikan izan baita. Bere doktoretza-tesian elikadura neofobia eta honek haurren nutrizio egoeran eta ongizate psikologikoan duen lotura aztertu zuen. EFIGRO proiektuan ere parte hartu zuen, non diziplina anitzeko esku-hartze baten eragina aztertu zen diabetes arriskua eta gehiegizko pisua zuten umeengan. Gerora, Basque Culinary Center-eko I+G-ko sailean aritu zen lanean elikadura prozesuan parte hartzeak (adib.; janaria erostean, kozinatzean eta plateratuan) haurren elikadura neofobian izan dezakeen eragina esperimentalki ikertuz. Bere ikerketa ibilbidea JCR-ko lehen kuartilean kokatzen diren hainbat argitalpenetan islatzen da, baita zenbait kongresutako ekarpenetan ere. Gaur egun, “Osasunaren Psikologia eta Klinikoa” ikerketa-taldearen parte da eta ikertzaile nagusi da “Mindfulness-ean eta onarpenean oinarritutako talde esku-hartze programa baten eragina gainpisua edo obesitatea duten pertsonen ongizate fisiko eta emozionalean” izenburutzat duen MINECO proiektuan. Aipaturiko proiektuak ikertzailearen ikerketa lerro berri bati bide ematen dio, Onarpen eta Konpromiso Terapian eta Mindfulness-ean, nahiz elikadura-portaeran duen interesa uztartuz.