Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

Maria Aranzazu Gorostiaga Manterola

Ezagutza arloa
Zientzien eta Portaeraren Metodologia
Saila
Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia
Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Posta elektronikoa
arantxa.gorostiaga@ehu.eus

UPV/EHUn eskuratu zituen Psikologiako lizentziatura (1990) eta doktore titulua (1999). Euskal Gizartearen Egoera Saria (1990) eta Doktorego Sari Berezia (2002) irabazi zituen. Portaera Zientzien Metodologia arloko Irakasle Osoa da Psikologia Fakultatean. Psikologia Fakultateko Idazkari Akademikoa (2008-11), Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia Saileko Idazkari Akademikoa (2016-20) eta Psikologia Doktorego Programako Batzorde Akademikoko kidea izan da (2017-2022). Gaur egun UPV/EHUko Uda Ikastaroetako Egitarau Batzordeko kidea da (2017tik).

Ikerketa- metodologia, diseinuen eta datu-analisiaren inguruko irakasgaiak ematen ditu Psikologiako Graduan, Osasun Psikologia Orokorreko Masterrean eta Psikologia: Banakoa, Taldea, Erakundea eta Kultura Masterrean. Bere ikerketa lerro nagusiak dira ebaluazio psikologikorako tresnak sortzeko eta haien egokitzapena gauzatzeko metodologia, eta esku-hartze psikosozialeko programen ebaluazioa. Diruz lagundutako 50 ikerketa proiektu edo kontratutan parte hartu du, eta gaur egun euskal sistema unibertsitarioan A zigiluaz aitortutako Qualiker taldeko ikertzailea da. Laurogei artikulu zientifiko ingururen, 17 libururen, 5 liburu kapituluren eta nazio mailako eta nazioarteko kongresuetan aurkeztutako 130 lan baino gehiagoren egilekidea da. CNEAIk aitortutako 4 ikerketa-seiurteko ditu.