Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

IBON SARATXAGA COUCEIRO

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Telematikoa
Saila
Komunikazioen Ingeniaritza
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
ibon.saratxaga@ehu.eus

Ibon Saratxagak telekomunikazio ingeniari titulua jaso zuen Euskal Herriko Unibertsitatean 1995an, eta doktore titulua 2012an.

Ibon ikertzailea izan da Aholab Signal Processing Laboratory-n, EHUn 2005etik aurrera. Gaur egun irakasle elkartua da Bilboko Ingeniaritza Eskolan eta eskolak ematen ditu konputagailu sareak eta ahotsaren prozesamenduari buruz, gradu eta master mailatan.

Bere ikerketa interesak ahots-sintesia, hizlariaren ezagupen automatikoa eta machine listening arloan ibilgailuen soinu-kalitatearen analisia dira, ikasketa automatikoa arlo hauetan aplikatzea bilatuz. 30 lan baino gehiago argitaratu ditu nazioarteko aldizkari eta kongresutan, eta 30 ikerkuntza proiektu baino gehiagotan parte hartu du horietatik 7an Ikertzaile Nagusi gisa.