Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

AMAIA ARRINDA SANZBERRO

Ezagutza arloa
Seinalearen Teoria eta Komunikazioak
Saila
Komunikazioen Ingeniaritza
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
amaia.arrinda@ehu.eus

Amaia Arrinda Sanzberrok Telekomunikazio Ingeniaritzan Doktoregoa 2001 urtean lortu zuen, telebista digitala eta analogikoen seinaleen arteko interferentziak aztertuz. 2002 urtean Irakasle Titularra Plaza lortu zuen eta 2017 urteko Maiatzetik Unibertsitateko Katedraduna da. Kudeaketan izandako esperientzia hiru kargotan oinarritzen da: Saileko idazkaria (2001etik 2004ra arte), Saileko zuzendaria (2004tik 2006ra arte) eta TICRM unibertsitatearteko Masterraren arduraduna (2009tik 2011ra arte).

Bere ikerkuntza lana Euskal Herriko Unibertsitateko TSR (Tratamiento de la Señal y Radiocomunicaciones) ikerkuntza taldean garatu du Amaiak. Taldea gaur egun 13 irakaslek osatzen dute. Lorpen aipagarriak lortu dituen taldea da. Eusko Jaurlaritzak ikerkuntza taldea onartu du deialdi desberdinetan, 2007-2012, 2013-2018 eta 2019-2021. Amaia Arrindak 30 artikulu baino gehiago argitaratu ditu telekomunikazio arloko arrakasta handienetariko aldizkarietan.

Nazioarteko lana ere aipagarria da, batez ere kongresu eta komite desberdinetan parte hartzea eta atzerriko unibertsitatetan egindako egonaldiak.

Bere ikerkuntza lana PLC (Power Line Communications) eta hari gabeko sistemen analisia, neurketan eta simulazioan datza.