Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

PABLO ANGUEIRA BUCETA

Ezagutza arloa
Seinalearen Teoria eta Komunikazioak
Saila
Komunikazioen Ingeniaritza
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
pablo.angueira@ehu.eus

Pablo Angueirak Telekomunikazio Ingeniaritzan Doktoregoa 2002an lortu zuen eta 2018tik Komunikazio Ingeniaritza Saileko Irakasle Katedraduna da. EHUko Telekomunikazio arloko titulazio guztietan irakasle gisa parte hartu du 1998tik, doktorego programak barne. Atzerriko unibertsitateetan irakasle bisitaria izan da., Errusiako Peter the Great Saint Petersburg Politechnich University (SPbPU) eta Italiako Universita degli Studi di Cagliari (UNICA) hain zuzen. Lan akademikoaren arloan, 11 doktorego tesi, 70+ GAL,KAP eta Master Amaierako Lan zuzendu ditu. Azken 20 urtetan, nazioarteko aldizkarietan 65 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu (JCR zerrendakoak) eta baita 120 ponentzia baino gehiago ere nazioarteko konferentzietan. Aipagarria da ere nazioarteko estandarizazio erakundeetan garatutako lana: ITU-R, EBU, ABU, DRM, DVB eta ATSC. Liburu bat (Wiley argitaletxea) eta zenbait liburu atal ere idatzi ditu.

Angueira irakaslearen ikerkuntza lanak Wireless sare eta sistema arloan daude, bai lurreko irradidifusio sistemen inguruan eta baita industria mailako aplikatioetarako komunikazioetan.

Pablo Angueira IEEE BTS erakunde zientifikoko Argitalpen-Burua, IEEE Transactions on Broadcasting aldizkarian editore elkartua eta IEEE BMSB nazioarteko konfererentziaren kudeatze batzordearen kidea.