Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

FIDEL LIBERAL MALAINA

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Telematikoa
Saila
Komunikazioen Ingeniaritza
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
fidel.liberal@ehu.eus

Telekomunikazioen Ingeniaritzan tituluduna (2001) eta doktorea (2005) UPV/EHUn. Bere ikerketa eremua belaunaldi berriko komunikazio sareetan eta 5G-n datza, batez ere larrialdi egoeretara bideratuta.

Gaur egun NQAS ikertaldea zuzentzen du. Taldean 9 irakasle eta 5 ikertzaile kontratatu ari dira. 6 doktorego tesiren zuzendari izan da eta 80 artikulu baino gehiago publikatu ditu aldizkari eta kongresuetan ere, 500 aipu baino gehiago lortu dituelarik.

50 ikerketa proiektu eta kontratu baino gehiagotan aritu da, bai Autonomikoak, bai Estatukoak eta baita Europearrak ere, horietatik 15etan ikertzaile nagusi gisa.

Bi enpresen sorkidea izan da (Captiva -2003- eta Nemergent Solutions -2017-, misio kritikoen sareetan espezializatua).

GERYON (2015) proiektu europearrean koordinatzaile gisa aritu da, eta UPV/EHUren partaidetza H2020ko 5G SESAME eta ESSENCE proiektuak ikuskatu du.

MCOP proiektuaren burua da, EEBBetako DoCak finantziatuta.

UPV/EHUren partaidetza teleko estandarizazio erakunde nagusietan sustatu du (ITU-T, ETSI eta 3GPP).

Larrialdietarako sareen garrantzia EENA, TCCA, PSCE,… bezalako erakundeen artean hedatu du.

ETSIren NG112 eta MCX Plugtestetan parte hartu du eta hauek ere koordinatzen ditu.

Hainbat sari jaso ditu, beraien artean Bilboko Ing. Eskolako Telekomunikazioen Ingeniaritzako XI. promozioko espedienterik onena (2001), BIIEOren proiektu berritzailerik onena Captiva-rentzat (2003) eta ITU Kaleidoskopeko artikulu onenaren 2. eta 1. sariak (2009/2010)