Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

GOTZON ALDABALDETREKU ETXEBERRIA

Ezagutza arloa
Seinalearen Teoria eta Komunikazioak
Saila
Komunikazioen Ingeniaritza
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
gotzon.aldabaldetreku@ehu.eus

Telekomunikazio Ingeniaria (2000) UPV/EHUn, espediente onenarekin hainbat aldiz saritua eta 10. promozioan lehena, eta Telekomunikazio Ingeniaritzan Doktorea (2006), “Doctor Europeus” aipamenarekin eta Sari Bereziarekin. Unibertsitate horretako irakasle da 2002tik (gaur egun Irakasle Titularra), eremu elektromagnetikoetako eta komunikazio optikoetako eskolak ematen ditu, eta 4 irakaskuntza-testuliburu argitaratu ditu.

Applied Photonics Group ikerketa-taldearen partaide da. Hiru doktore-tesiren zuzendarikide izan da (horietako batek nazioarteko aipamena du). Bi egonaldi egin ditu Nurenbergeko Zientzia Aplikatuen Unibertsitatean (Alemania). Lau ikerketa-proiektu zuzendu ditu ikertzaile nagusi gisa eta 40 ikerketa-proiektutan baino gehiagotan aritu da, eta 4 ikerketa-kontratutan enpresekin.

Hogeita hamar artikulu zientifikotik gora idatzi ditu aldizkari indexatu ezagunetan, 80 ekarpenetik gora egin ditu biltzarretan, eta nazioarteko liburutako 3 kapitulutan aritu da elkarlanean. CNEAIk aitortutako 3 seiurteko ditu. Artikulu-zuzentzaile gisa egin du lan eta 35 artikulutik gora zuzendu ditu aldizkari indexatu ezagunetarako. Honako biltzar hauetako batzorde antolatzaileetako idazkari eta mahaiburuorde izan da hurrenez hurren: 5ª Reunión Española de Optoelectrónica (2007) eta 20th International Conference on POFs (2011). Ikerketa-lerro hauek lantzen ditu: zuntz optikoetan oinarritutako sentsoreen azterketa eta polimerozko zuntz optikoen fabrikazioa.