Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Globalizazioa Aztergai: Erronkak eta Diziplinarteko Erantzunak Doktoregoa

Doktoregoa dugu geure jardun akademikoaren funtsezko helburua eta Latinoamerikako unibertsitateetan dugun presentziaren azken zioa. Doktoregoaren bidez, gauzatzen dugu kalitatezko prestakuntza akademikoaren helburua, egiten dugun lanarekin erdietsi nahi duguna. Doktoregoaren bidez, unibertsitateko irakasleak ardatz gune nagusi duen hezkuntza helburua lortu nahi dugu, ezinbesteko urratsa baitaiteke helburuko unibertsitateen irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko bidean. Unibertsitateek masterreko prestakuntzarekin jarraitzeko interesa izan behar dute irakasleen doktorego ikerkuntzaren bidez, eta argudio zinez garrantzitsua da hau lankide izan daitekeen unibertsitate bat aukeratzerakoan.

“Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Didaktika Espezifikoak” eta “Eraikitako Ondarearen eta Eraikinen Birgaitze, Zaharberritze eta Kudeaketa" programak izan ezik, hauek berariazko doktorego programa izanen baitute, gainerako master guztietan doktorego jarduera guztiak metatzen dituzte programa bakar batean: “Globalizazioa aztergai: erronkak eta diziplinarteko erantzunak”. Jarduera guztiak gestio unitate bakar batean biltzeak errazten ditu administrazio atazak eta, honez gain, bide ematen digu geure jarduna Latinoamerikako ikasleen behar eta berezitasunetara egokitzeko.

Programak arduradun bakarra du, jarduera guztiak koordinatzeko lana egiten duena eta solaskide bakarra izango dena gure unibertsitatearekin nola arlo honetan adostutako unibertsitateekin. Beste alde batetik, masterreko programetako arduraduna doktoregoko batzorde akademikoan egonik, bermatuta dugu batzordea programa ezberdinetan plantea litekeen edozein problemaren jakitun izatea, bai eta arazootarako ebazpide doikoen eta eraginkorrena aplikatzea ere. Planteamendu hau oso emaitza onak izaten ari da, kontutan hartzen badugu abian jarri zenetik 160 doktorego tesi baino gehiago defendatu direla.

Ficha de Grado

Arduraldi partziala

Iraupena: 5 - 8 ikasturte

Eskainitako plazak: 35

Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako

Ficha de Grado

Arduraldi osoa

Iraupena: 3 - 5 ikasturte

Eskainitako plazak: 15

Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako

Harremanetarako

Kontsulta akademikoak: javier.ezquiaga@ehu.eus

Kontsulta administratiboak: irene.zapirain@ehu.eus

Iradokizunak eta eskaerak

Ikerketa taldeak eta lerroak

Ikerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeakIkerketa lerroak
Esku-hartze publikoak ekonomia globalizatuan
  • Aldaketa, Konplexutasuna eta Berrikuntza Soziala
  • Hiri soziologia, migrazioak, natura baliabideak eta lan merkatua
  • Politika makroekonomikoak, industrialak eta eskualdeko politikak. Gobernantza Europar Batasunean
  • Sektore publikoaren eta gizarte-babesaren ekonomia
Filosofia eta Globalizazioa
  • Beste globalizazio bat: alderdi kritiko-etikoak, demokratikoak eta ekitatekoak
  • Globalizazio-prozesuaren ideia historiko-filosofiko-sozial eragileak
  • Kultura, kulturartekotasuna eta identitateak mundu global eta digitalean
  • Zientzia, teknologia, iraunkortasuna eta ezagutza
Gizarte Demokratikoa, Estatua eta Zuzenbidea
  • Funtsezko eskubideen aplikazioa eta interpretazioa
  • Gizarte neoliberala gizarte demokratikoaren aurrean
  • Ingurumen-eskubideak giza garapen iraunkorraren eta merkatuko balioen artean.
Sociology of law / Sociología del Derecho / Zuzenbidearen Soziologia
  • Berdintasuna eta bazterkeria eza
  • Kriminologia eta delinkuentzia-modu berriak
  • Pentsaera juridiko-politikoaren filosofia, historia eta soziologia
Soziolinguistika, Eleaniztasuna, Lengoaiaren Jabekuntza, Hizkuntzen Irakaskuntza. Hizkuntz Aldakuntza eta Hizkuntz Ukipena
  • Eremu urriko hizkuntzen estandarizazioa eta modernizazioa
  • Eremu urriko hizkuntzetan Corpusak eta Hizkuntz Tresnak sortzea
  • Lengoaia naturalaren prozesamendua: hizkuntz baliabideak eta hizkuntz tresnen integrazioa
  • Lengoaiaren irudikapena eta prozesamendua adimen elebidunean
  • Soziolinguistika: Elebitasuna/ Eleaniztasuna. Lengoaiaren Jabekuntza, Hizkuntzen Irakaskuntza. Hizkuntz Aldakuntza eta Hizkuntz Ukipena.