Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Antolaketa

Doktorego programaren koordinazioa

LASAGABASTER HERRARTE, DAVID

Batzorde akademikoa

Batzordeburua: LASAGABASTER HERRARTE, DAVID
Bokala: DOIZ BIENZOBAS, AINTZANE
Bokala: GARCIA MAYO, MARIA DEL PILAR

Baliabide materialak

Language Acquisition in Multilingual Settings Doktorego Programak bi egoitza ditu: Micaela Portilla Ikergunea eta Letren Fakultatea. Bi egoitzetako lan espazioek hainbat ikasgela mota dituzte, irakasteko eta ikasteko metodologietara eta estiloetara egokitzen direnak. Ikasgelak teknologiarik modernoenaz hornituta daude, eta horrek atzerriko eta estatuko beste unibertsitate batzuetako irakasleekin denbora errealean konexioak egiteko aukera ematen du. Micaela Portilla Ikergunea eraiki berria da, eta UPV/EHUko Gizarte eta Giza Zientzietako bikaintasunezko ikertaldeak hartzen ditu. Irakaskuntzarako eta ikerketarako berezko guneak ditu, lan gelak, bilera gelak eta azken belaunaldiko laborategiak, betiere kalitate handiko irakaskuntza eta ikerketa ahalbidetzeko helburuz. Gainera, gradu areto bat du, 108 pertsonarentzako tokia duena. Bertan, programak antolatutako biltzarrak egin eta doktorego tesiak defendatzen dira. Master eta Doktorego Eskolak bulego bat du eraikin horretan, eta horrek programako irakasleen eta ikasleen gestioak errazten ditu.

Hirugarren zikloko ikasketen irakaskuntzarako erabili ohi diren gelez gain, Letren Fakultateak areto nagusia eta gradu aretoa ditu. Areto nagusiak 284 eserleku ditu eta ikus-entzunezko eta informatikako ekipamendua du, bideoak, diapositibak eta abar sortzeko eta erreproduzitzeko aukera ematen duena.Horrez gain, aldi bereko itzulpenetarako bi kabina ditu, eta benetako egoeretan interpretazio praktikak egiteko ere erabiltzen dira. Areto nagusiak 94 eserleku ditu eta ikus-entzunezko eta informatikako ekipamendua du, bideoak, diapositibak eta abar sortzeko eta erreproduzitzeko aukera ematen duena. Horrez gain, aldi bereko itzulpenetarako bi kabina ditu, eta benetako egoeretan interpretazio praktikak egiteko ere erabiltzen dira. Bai areto nagusia bai gradu aretoa ikertaldeek antolatutako kongresu eta mintegiak egiteko eta programako doktorego tesiak defendatzeko erabiltzen dira (gradu aretoa). Ikasgela eta espazio nobleak (areto nagusia eta gradu aretoa) berritu berriak dira, eta irakaskuntzan laguntzeko teknika modernoenak dituzten espazioak dira.

Letren Fakultateak laborategi modernoak ditu, fonetika, psikolinguistika, neurolinguistika eta itzulpengintzari buruzko ikerkuntza egiteko egokiak.

Fonetikarako laborategian irakaskuntza eta ikerkuntza jarduerak egiten dira. Honetarako, kalitatezko ikerkuntza akustikoa burutu ahal izateko ekipamendu modernoa du (grabazio kabina intsonorizatua, kontrol postua, grabazio eta erreprodukziorako zenbait ekipo eta analisi akustikorako programak).Laborategira sartu eta erabili ahal izateko, irakasle arduradunaren edo laborategiko koordinatzailearen baimena behar da. Fonetikaren laborategirako bada erabiltzaileentzako arautegia.

Psikolinguistikarako laborategia hiru ikertalderi adskribituta dago, Ingeles eta Aleman Filologia, Euskal Filologia eta Hizkuntzalaritza arloetako ikertaldeei, psikolinguistikaren eremuan lan egiten baitute (L1 eta L2 eskuratu eta ikastea eta eleaniztasuna). Ikertalde horietako bik (¿Language and Speech¿, García Nayo andrea buru duena eta Hizkuntzaren eskurapen eta erabilera, Idiazabal andrea buru duena) abalatzen dute proposamena.

Laborategia erabili ahal da, aipatutako ikertaldeei loturiko doktorego aurreko, doktorego ondoko eta Ikerbasqueko ikertzaile eta irakasleen ikerkuntzan.

Ikusentzutekoen laborategia 20 ordenagailu eta irakaslearen postuaz hornitutako laborategia da. Postu guztietan dago TB harrapatzeko aukera, eta ikasleak TBko kanalak ikusi ahal ditu eta mundu osoko hizkuntza ezberdinak ulertzeko praktikak egin ahal ditu. Irakaskuntzarako ere erabiltzen da.

Ikusentzuteko eta multimedia materialak prestatzeko (LEMMCA) laborategiko baliabideak ere erabili ahal dira. Ikerkuntza laguntzeko jarduerak egiten dira bertan, doktoregaiei oso erabilgarri izango zaizkienak. Laborategi hau, Letren fakultatearen ondoko beste eraikin batean delarik, campus honetako irakasle eta ikertzaileen garapen egokia laguntzeko helburuarekin eratu zen, ondoko jarduera hauek egiteko xedeaz:

- Irakaskuntza laguntzeko jarduerak (eskolak eta lan praktikoak, etab.)

- Irakasle eta ikertzaileek material didaktikoa prestatzeko jarduerak.

- Ikerketa laguntzeko jarduerak.

- Irakasle eta ikertzaileentzako prestakuntza ikastaroak.

- Campuseko gainontzeko ikusentzuteko teknikari eta zerbitzuentzako erreferentzia eta laguntzeko tokia.

Laborategi honek ikusentzuteko materialaren maileguak ere egiten ditu, kongresuetarako ahozko aurkezpenak laguntzeko irudiak eta DVDak egiten ditu eta bideostreaming-ari buruzko aholkuak eman.

UPV/EHUren Arabako campuseko bibliotekan datu base informatizatuak kontsulta ditzakete ikertzaileek, zein bere ordenagailutik. Hizkuntzalaritza teoriko eta aplikatuaren arloan paperezko harpidetza duten aldizkari zientifiko gehienek badute bertsio elektronikoa, doktoregaiei ere baliabide hauek erabiltzeko erraztasunak eskainita.

Dokumentu eta material bibliografikoa erosteko zerbitzuaren funtzionamendu egokiari esker, aukera bikaina eskaintzen da baliabide bibliografikoak erabili ahal izateko, direla monografiak edo edizio kolektiboak, direla nazioarteko kongresuetako akta argitaratu berriak. Bibliotekak ikaslearentzako zerbitzu bat ere badu, zeintzuk liburu nahi dituen eskatu ahal izateko.

Honez gain, doktoregaien eskura ere egongo dira, egun, UPV/EHUrekin akordiorik duten unibertsitate eta erakunde guztietako bibliografi baliabideak, esate baterako, Jon Bilbao bibliotekaren katalogoa (euskal ikasketei buruzko informazio zabala aurkitu ahal da bertan) eta HABEren katalogoa (eremu eleanitzetan hizkuntzak eskuratzeari buruzko bibliografia zabala duen katalogoa).

Hitzarmena duten erakunde laguntzaileak

  • BCBL- Basque Center on Cognition, Brain and Language

Bestelako erakunde laguntzaileak

  • GEORGETOWN UNIVERSITY
  • Lancaster University
  • Universidad Nacional Autónoma
  • University of Essex
  • University of Florida, Gainesville