Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil de ingreso - Adquisición de lenguas

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

LAMS doktorego programan parte hartu nahi dutenek LAMS arloko gaiarekin lotutako unibertsitateko masterreko titulu ofizial bat izan beharko dute, hau da, hizkuntzalaritza aplikatuaren arloko titulu bat. Hautagaiak, bestalde, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2ren pareko ingelesezko maila, gutxienez, izan beharko du. Batzorde Akademikoak eska dezake, doktoregaiak lehenago izandako esperientzia ikusita, haren prestakuntza osatzeko beharrezkoak diren ikastaroak edo mintegiak egin ditzan. Horretaz gainera, batzordeak motibazio gutun bat eskatuko du eta doktoregaiarekin elkarrizketa bat egitea eska dezake, bertan doktoregaiak adieraz dezan, besteak beste, ikerketan izan duen prestakuntza eta doktorego tesi bat egiteko behar diren motibazioa eta interesa nolakoak diren.
 

XSLaren edukia

Ez dago formakuntza gehigarriren beharrik.

Ez dago sarrera irizpide gehigarririk.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore bat esleituko dio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik, eta berak zaindu beharko du doktoregaiaren eta Batzorde Akademikoaren arteko interakzioa. Horrez gain, tutorea prestakuntza eta ikerlana doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioetara egokitzeko arduraduna ere izango da.

Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Zuzendaria UPV/EHUkoa ez bada, tutoreak egingo du unibertsitatearekiko lotura lana.

Tesia zuzendarikidetzan ere egin ahal izango da beste zuzendarikide batekin eta zuzendarikide hori doktorego programakoa izatea ez da nahitaezkoa izango.  Horrez gain, tutorearen edo zuzendariaren izendapena aldatu ahal izango da doktoregoa amaitu aurreko edozein momentutan.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.